Zure iragarkia jarri dezakezu kultura etxeko panelean

Maider Arregi 2006ko uztailaren 14a

Bergarako Gazteentzako Informazio Guneak martxan jarri duen ekimen berria da. Aurrerantzean, gazteek iragarkiak kultur etxeko sarrerako panelean jartzeko aukera izango dute.

Honez gain, bertan jarritako iragarkiak Interneten agertuko dira, www.zureiragarkiak.net webgunean.

Jarri daitezkeen iragarkiak:

  • Ostatua eman edota bilatzeko

  • Lana eman edota bilatzeko
  • Lagunak egiteko
  • Trukeak egiteko
  • Erosketak
  • Saldu
  • Kotxea konpartitzeko
  • Bestelakoak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak