Martinez de Irala kalean, Aranzadi ikastola dagoen eraikin berean zabalduko dute urrian haurrreskola. Dagoeneko hasi dituzte lanak. Kanpotik ez da itxura aldatuko erakina, lan guztiak barrua egokitzen egingo dituzte. 198.000 euroko aurrekontua dute. Barruko altzariak eta ekipamendua sartzeko lehiaketa publikoa egin du udalak. Epea itxi da baina oraindik lan horiek adjudikatu gabe dituzte.
Oraindik badago tokia
Urriaren 16an zabaldu nahi dute haurreskola. 0 eta 2 urte bitarteko 55 umendako tokia izango du eta momentuz, 10ek eman dute izena soilik. Gero, urtarrilean berriro zabalduko dute matrikulazio epea ordutik aurrera eramateko umeak haurreskolara. Dena den, urritik abendura bitartean eraman nahi duenak ere badu oraindik tokia eta aukera.