Uztaileko ostiralak Espoloian: egubakoitzean egingo da lehen kontzertua

Asier Alkorta 2006ko uztailaren 5a

Prentsaurrekoan aurkeztu dute "Bergara, uztaileko ostiralak Espoloian" musika jaialdia. Opor aurreko gauak musikaz animatu guran antolatu dituzte, aurten ere, lau kontzertu, egubakoitz bakoitzerako bana. Maila handiko musikariak ekarriko dituzte aurten Espoloira. Estreinaldia Rafa Ruedak egingo du oraingo egubakoitzean, 22:30ean.

Espoloiko gauak musika ziklo 2000 urtean egin zen lehenengo aldiz eta urtetik urtera indarra hartuz, gorpuztuz eta kalitatez hobetzen doa.

Egitaraua:

Uztailak 7: Rafa Rueda

Uztailak 14: Malatu

Uztailak 21: Four friends

Uztailak 28: Ortophonk

Ordua: 22:30ean.

Lankidetza

Uztaileko udako gauak Espoloian ekimenak 12.000 euroko aurrekontua du. Bergarako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Espoloi inguruan dauden bi tabernen lankidetza izan dute egitaraua osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak