10:00etan San Martzialera gurdiarekin igo ziren urtero moduan eta han meza izan zuten 11:00etan. Bazkaldu baino lehen, herriko dantzariek ikuskizuna egin zuten. Herriko koadrilek, gazte zein helduagoek, mahaia jarri eta han bazkaldu zuten gustura. Igerileku bat ere eraman zuen herritar talde batek eta bat baino gehiago animatu zen bainua hartzera.
Arratsaldeko giroa
Bazkalostean, herri kirolak egin zituzten. Sokatiran R Sound taldeak irabazi zuen mutiletan eta Bidebik nesketan. Txingetan, berriz, Ibon Garitano eta Mary eskoziarra gailendu ziren. Iluntzean, dantzaldia hasi eta sekulako giroa sortu zen jaisteko ordua heldu zen arte.