Usoa Mendikuteren erakusketa Aroztegin

EduMendibil 2006ko ekainaren 30a

Usoa Mendikute (Bergara, 1976) margolariaren erakusketa inauguratuko dute gaur, egubakoitza, Aroztegi aretoan, 19:00etan. Erakusketa uztailaren 30era arte izango da zabalik.

Usoa Mendikutek Arte Ederretako ikasketak egin zituen Leioako fakultatean eta azken urteotan Londresen bizi da.

Aroztegiko erakusketan 30 koadro jarri ditu ikusgai. Pop-art zalea da Usoa eta bere koadro koloretsuetan publizitatearen, komikiaren edo kultur ikonoen eragina antzematen da.

Erakusketa uztailaren 30era arte izango da zabalik: aste barruan 18:30etik 21:00etara; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara eta domeketan arratsaldez bakarrik, 18:30etik 21:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak