Udalak tranbiaren proiektuari egindako alternatiba onartu du Jaurlaritzak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko uzt. 5a, 10:50

Hile honetan proiektuaren erakusketa publikoa zabalduko dute.

Bergarako udalak tranbiaren proiektuari egindako proposamena aztertzen ari zirela esan zuen duela bi aste Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburuak Elgetan. Victoriano Gallastegi alkateak, aldiz, hile honetan proiektuaren erakusketa publikoa egingo dutela aurreratu du, "eta horrek esan nahi du udalak aurkeztutako alternatiba onartu duela Jaurlaritzak".

Zentrala, San Joxepera

Gabiria inguruan ditu tranbiak zailtasun handienak. Gune hori zeharkatzeko proiektua zen udalak hasierako proiektuari aurkeztutako alternatiba landuena. Iberduedrolaren zentrala, adibidez, San Joxepe auzora eramateko plana ere eginda dute. Horrez gain, "algodoneran egingo dituzten etxebizitza berrien ondoan geltokia jartzea ere eskatu genuen, adibidez" dio alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak