Film laburren lehiaketa Bergaran

EduMendibil 2006ko eka. 29a, 18:13
Udaleko Kultura Zerbitzuak film laburren lehiaketa deitu du. Debagoieneko bizi den edozeinek aurkez ditzake lanak, bakarka zein taldeka. Lanak jasotzeko epea irailaren 15era arte izango da zabalik.

Gaia librea da: film laburra, abesti baten bideo-klipa, iragarkia, irudi muntaia, esketxa, dokumentala…

Lanak (VHS edo DVD formatuan) edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira irailaren 15era arte kultura etxean, Errotalde jauregian. Gaztelania edo euskara ez den hizkuntza batean egina badago, azpitituluak izan beharko ditu. Bestela, bi hizkuntza horietako batean idatzita azaldu beharko da paperean.

Sari banaketa, irailaren 29an

Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bigarren saria 250 eurokoa da. Lehenengo bi sarietan bergararrik egon ezean, bergarar onenari 100 euroko saria emango zaio.

Epaimahaiaren erabakia irailaren 29an emango da jakitera, egun horretan egingo den sari banaketa ekitaldian. Edozein argibidetarako kultur etxera, 943 77 91 60 telefono zenbakira, edo hona jo dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak