Aranzadi ikastolako DBHko ikasle ohien bazkaria egin nahi dute eta hitzordu hori antolatzeko, bilera egingo dute datorren eguenean, hilak 29, 19:00etan ikastolan bertan. Azken hamar urte hautan batxilergoa bukatu duten ikasleak eta euren irakasleak daude gonbidatuta bazkarira. Duela bi urte ere egin zuten bazkaria eta aurten ere egitea pentsatu dute. Orduan bezala, lehenengo ikastetxea bisitatuko dute, poteoa egingo dute ostean eta gero ikastolako jolaslekuan bazkalduko dute.