Beti-Alaia elkarte gastronomikoak egoitza berria izango du laster Zubiaurren eta bazkideak behar dituzte. Lehengo elkartetik 20-30 metrora zabalduko dute berria. Lehendabizi, ordez, egokitu egin behar dute lokala. Urtarrilean itxi zuten lehengo elkartea eta ordutik bazkide berri bila dabiltza. Interesa duten gizon nahiz emakumeek hona deitu dezakete: 943 76 36 19 edo 629 31 50 56.