Berriketan egitasmoa azken txanpara iritsi da

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ekainaren 27a

Egubakoitzean afaria egingo dute Oxirondo elkartean balorazioa egiteko.

Berriketan egitasmoa ikasturteko azken txanpara iritsi da eta afari bat antolatu dute balorazioa egiteko. Egitasmoan parte hartu dutenek, antolatzaileak eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Oxirondo elkartean egingo dute afaria hilaren 30ean.

Martxoaren hasieran jarri zuten martxan Berriketan egitasmoa Jardunek, Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Udalak. Euskaldun zahar eta berriek osatutako 11 talde egin dituzte eta euskaraz mintzatzeko hitzorduak elkartu dira ordutik ona. Eta oraindik jarraitzen dute. Antolatzaileak pozik daude eta gogoz datorren urteari begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak