Elosuko "Otaba" jaiak ospatuko dira asteburuan

Ekainaren 17tik 19ra bitartean ekintza ugari izango dira Elosu auzoan: trikitilariak, erromeria, meza, auzo bazkaria edota haurrentzako jolasak, besteak beste.

Ekainak 17, larunbata

Ekainak 17, larunbata

  • 18:30: Festei hasiera emateko etxafuego jaurtiketa.

  • 19:00: Triki poteoa
  • 21:00: Afaria Elosuko Frontoian, ondoren Kupela taldearekin erromeria.

Goizeko 03:00etan etxeratu ezin direnentzat baratxuri zopa jana.

Ekainak 18, igandea

  • 12:30: Meza nagusia

  • 13:00: Pelota partiduak
  • 14:00: Sari banaketa, jarraian triki poteoa Lutxurdiorekin
  • 15:00: Denok bazkaltzera
  • 17:00- 19:00: Puzgarriak eta haur jolasak
  • 20:00: Lutxurdiorekin kalejira

Ekainak 19, astelehena

  • 12:30: Auzoko hildakoen aldeko meza

  • 13:30: Meza ondoren Elurmendi elkartean salda eta txorizoa
  • 15:00: Auzo bazkaria
  • 17:00: Laja eta Lutxurdiorekin dultzemeneoa
  • 19:00: Haur nagusientzako jolasak
  • 21:00: Auzo afaria

Goizalderarte Laja eta Lutxurdiorekin dultzemeneoaren jarraipena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.