Astelehenetik aurrera hartu behar dira San Martzial egunerako mahaiak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko eka. 16a, 14:01
Tabernaren eta txosnaren ardura hartu nahi duen taldeak, eguen eguerdia baino lehen eman behar du izena.

Datorren uztailaren 2an da San Martzial eguna eta ordurako mahaiak eta aulkiak datorren astelehenetik hurrengo astelehena bitartean eskatu behar dira kultura etxean, 17:00etatik 20:00etara. Eskatutako mahaiak eta aulkiak uztailaren 1ean hartu behar dira San Martzialgo kantina ondotik.

Mahai bakoitzeko 20 euro

Mahai bakoitzaren alokairua 20 euro dira eta eskatzaile bakoitzak ezingo du bost baino gehiago hartu. 100 euroko fidantza jarri behar du eskatzaile bakoitzak eta uztailaren 3tik 7ra bitartean jaso ahal izango du, seilua duen orria entregatzen duenak.

Jolasetarako laguntza

Arratsaldeko 18:00etatik aurrerako herri jolasak antolatzeko laguntzaileak behar dituzte eta prest daudenak martitzenean kultura etxean, 17:00etan, egingo duten bilerara joan daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak