Debarroa ezagutzeko proiektu integrala abiaraziko dute irailetik aurrera

Uztailean aurkeztuko dute proiektua eta ikasleendako, nagusiendako eta enpresariendako programak jasotzen ditu.

Debarroa ezagutzeko programa bat egin dute Debagoieneko eta Debabarreneko landa garapeneko agentziek eta herriko sektore guztiengana iritsiko da. Bi eskualdeetako herrietan jarriko dute martxan proiektu hori eta noski, baita Bergaran ere.

Ikasleendako bisitak

Proiektuaren helburua da Debarroa nolakoa den erakustea, bai geografikoki, bai naturalki eta baita landa produkzio aldetik ere, adibidez. Horretarako hainbat programa prestatzen ari dira herriko ikasleendako, nagusiendako edo enpresariendako. Ikasleek, adibidez, egun erdiko edo osoko bisitak egingo dituzte Debarroko baserrietara ogia edo txakoliña nola egiten duten ikusteko, adibidez, edo esne produkzioa gertutik ezagutzeko. Dagoeneko material didaktikoa banatu dute ikastetxeetan eta irailerako bideo jokoa egingo dute. Bisitak ere irailetik aurrera zehaztuko dituzte.

Uztailean da aurkezpena

Uztailaren erdialdean egingo dute Debarroa proiektuaren aurkezpen ofiziala. Bi eskualdeetako udaletxeei ere laguntza eskatu diete landa garapeneko agentziek, eta ondo erantzun diote proiektuari. Bergarako udalak onartu du dagoeneko dirulaguntza proiektu horrendako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.