Ezpatarrain dotorea ekarri zuen German Lete Bergarako arrain saltzaileak joan den astean. 30 kilo pisatzen zituen eta Bizkaiko kostan dagoen Izaro irlatik oso gertu harrapatu zuen Elantxobeko Noyes arranontziak. Ez da oso ohikoa kostaldetik hain gertu ezpatarrainak egotea. Ondarroan erosi zuen German Letek 30 kiloko pieza hori eta egubakoitzean merkatura joan ziren herritarrak zur eta lur gelditu ziren hain arrain ikusgarriarekin.