115 lagunek eman dute izena Ozaetako etxeetarako

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko abe. 1a, 17:54
Tasatutako 32 etxebizitza eraikitzen dihardute eta horietatik 27 zozketatuko dituzte


Dagoeneko bukatu da Ozaeta auzoan eraikitzen diharduten babestutako etxeetarako izenematea. Aurreko astean, azaroaren 21ean  amaitu zen, hain justu, eta Udaleko iturrien esanetan, 115 lagunek eman dute izena: mugikortasuna murriztuta dutenendako etxeetarako 5ek –halako etxe bi daude–; hiru logelako etxeetarako ere 5ek eman dute izena –halako 15 daude– eta bi logelako etxeetarako, 105ek –halako 15 daude–.
115 lagunek osatutako behin behineko zerrenda hori Eusko Jaurlaritzara bidaliko du Udalak. Eta Jaurlaritzak aztertu egingo du eskatzaileek zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten edo ez ikusteko. Behin hori eginda, behin betiko zerrenda onartuko du. Zerrenda hori Udalera iritsiko da eta Udalak jarriko du zozketa egiteko eguna, tokia eta ordua. Horrekin guztiarekin, litekeena da zozketa urtea bukatu aurretik ez egitea, Udal iturriek esan dutenez.

27 etxebizitza

32 etxebizitza egingo dituzten arren, 27 zozkatuko dituzte. Gainerako 5ak Zubiaurreko bost familia birkokatzeko erabiliko dituzte eta. Etxebizitza guztiek garajea eta ganbara izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak