Lagun bat hil da eta lau zauritu, bi autok izandako istripuan

Usoa Agirre 2006ko eka. 5a, 11:58
Atzo, 19:30ak aldera gertatu zen istripua Bergaran, GI-632 errepidean. Peugeot 406 batek eta Nissan Terrano batek aurrez aurre jo zuten.

Lehenengo autoan zihoan 43 urteko Bilboko gizonezko bat hil zen eta berarekin zihoan lau urteko mutikoa larri zauritu zen. Bigarren autoko gidaria, 51 urteko gizon bergararra, zauri larriekin eraman zuten Donostia Ospitalera. Berarekin zihoazen 11 eta 13 urteko neskatilak zaurituta eraman zituzten Arrasateko ospitalera.

Ezbeharraren tokira anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu ziren. Izan ere, biktima batzuk ibilgailuko burdinen artean harrapatuta geratu ziren.

Istripua gertatutako puntua, Epeleko biribil berritik kilometro batera Kanpazar bidean (06/06/04) map - Tagzania

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak