Bergara Hiria argazki lehiaketa: Zarautzera eta Oreretara joan dira lehen sariak

A.G. 2006ko maiatzaren 29a

Zuri-beltzeko argazkietan, Zarauzko Iñaki Kaperotxipik jaso du lehenengo saria, Sombras lanarekin eta koloretan, berriz, Oreretako Joaquin Varak eskuratu du lehenengo saria Azpeitia argazkiarekin. Herriko partaideei dagokienez, zuri-beltzean Benito Canterok bigarren saria jaso du eta koloretan hirugarrena Juan Antonio Untzurruntzagak.

Zapatu gauean erabaki zituzten Pol-Pol argazki taldeak antolatutako Bergara Hiria argazki lehiaketako irabazleak.

Argazkiok ikusgai egongo dira Aroztegi aretoan ekainaren 2tik 11ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak