Aurtengo pazko jaietako egitaraua eta beste hainbat albiste jasotzen dituen zenbaki berezia banatuko du Goienkariak etxez etxe datorren eguaztenean. 40 orri izango ditu zenbaki berezi horrek, horietako gehienak, koloretan. Egitarauaz gain ekarriko du, besteak beste: elkarrizketa jai batzordeko kide bati, txosna batzordearen proposamena, moto-kros txapelketaren xehetasunak, mister eta misis jatorren planak jaietarako eta umeen barrakak noiz izango diren merkeago. Bergara guztian banatuko dute, doan, maiatzaren 31n.