Gastuak neurtzeko eskatu diote gaztetxoek udalari

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko maiatzaren 24a

Eskola Agenda 21 dela eta joan dira herriko ikastetxeetako ikasleako osoko bilkurara. Plazan bizikletendako aparkalekuak jartzea eta kultura aretoa ere eskatu dute.

Udaletxean paper birziklatua erabiltzeko, kaleko argia zaintzeko, lorategietako landareak ureztatu ostean sistema automatikoak emendatzea, plazan bizikletendako aparkalekua jartzea, iturriak presio gutxiago izatea, garraio publikoa sendotzea, bidegorria jartzea, eta telefono mugikorren kutsaduraren inguruko kanpaina egitea.

Eskakizun horiek egin dituzte, besteak beste, herriko ikastetxeetako ikasleek asteleheneko osoko bilkuran. Zinegotziak jartzen diren eserlekuetan eseri ziren eurak eta politikoek aretoko aulkietan eseri ziren euren eskaerak entzuteko.Victoriano Gallastegik erantzun zien eskaera batzuk martxan daudela, bidegorri plana eta paper eta argi kontsumoa, adibidez. Gainerakoak kontuan izango dituztela agindu zien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak