Egunerokotasunean gertatzen diren istripuetan nola erantzun erakutsiko dute: erredurak, zauriak, bihot suspertzeak...
Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa emango du DYAk maiatzaren 29tik ekainaren 20ra. Egunerokotasunean gerta daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun erakutsiko dute: bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak eta erredurak, adibidez. Ezagupen arruntak baina laguntza eman dezaketenak ikasteko aukera egongo da. Ikastaro bukaerako frogak gainditzen dituenak, sorosle titulua lortu dezake. Izena emateko, deitu hona: 943 46 46 22.