Tasatutako 38 etxebizitza eta 25 garaje egingo dituzte San Antonio auzoan, garai baten didezainen etxebizitzak egondako tokian. Uda ostean hasiko dituzte lanak.
Etxebizitak, 75 urtetarako
Lau pisuko eraikina egingo dute: 38 etxebizitzetatik bat gutxituendako egokitutakoa izango da; zortzi, alokairuan emango dituzte eta gainerakoak, saldu egingo dituzte. 75 urte barru, ordea, etxebizitza lurraren jabearendako izango da. "Bi gauza lortzen dira horrela: etxebizitzaren salneurria merkeagoa izatea eta lurraren jabetasuna mantentzea", dio Jose Antonio Maisuetxe Etorlur Gipuzkoako Lurrak S.A. promotoreko gerenteak.
Bat, bi eta hiru logelako etxebizitzak egingo dituzte. Azken horiek, zortzi guztira, duplexak izango dira.
Bergarakoendako, %40
Jose Antonio berak azaldu duen bezala, "San Antonioko etxebizitza horien %40a Bergaran erroldatuta daudenendako da eta gainerakoa Gipuzkoan erroldatuta daudenendako". Proiektua aztertzen ari dira orain. Datozen bi hilabetetan lehiaketa publikoa deituko dute obrak enpresa bati adjudikatzeko eta uda ostean hasiko dituzte lanak.