Errekalde berdegunera bisita egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mai. 19a, 11:16
Boluko eta Zabalotegiko auzotarrek antolatu dute bisita gidatua. Arau subsidiarioak jasotzen duten errepideak zeharkatuko dituen txokoak ikusiko dituzte.

Bolu eta Zabalotegi auzoetako bizilagunek bisita gidatua antolatu dute domekarako. Arau subsidiarioek jasotzen duten errepideak zeharkatuko dituen txokoak bisitatuko dituzte, horien artean, Errekalde parkea. Biologo eta adituen eskutik egingo dute bisita eta hango zuhaitzak eta ondare naturala ikusteko eta ezagutzeko da. Hitzordua 11:00etan da, Ariznoa plazan, epaitegi aurrean. Errekalde parkeaz gain, Bolu auzoan dauden deposituak ere ikusiko dituzte, adibidez.

Desadostasunak

Auzotarrek diote errepide hori ez dutela beharrezkoa ikusten herriarendako eta hori defendatzen jarraituko dutela. "Errepideak bizi kalitatea ekarriko digula dio alkateak, baina gu ez gaude ados", diote. Bestetik, pozik daude udal ordezkariekin bilera egin dutelako eta proiektuaren informazioa zuzenean jaso dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak