Jorratzen plataformaren aurkezpen ekitaldia egin dute Bergaran

Presoen giza eskubideen defentsan batzeko dei egin zuten plataforma berriko kideek.

"Presoen egoera larria dela jakinda eta gizarteak gai horrekin duen sentsibilitatea behar duten elkartasunarekin bat ez datorrela ikusita, edozein ideia politiko, partiduko afiliazio, etab. duten bergararrak bildu eta informatu nahi dituen herritar talde bat gara". Hitz horiekin aurkeztu zuten Jorratzen herri plataforma zapatu eguerdian Bergarako San Martin plazan.

Plataforma berriko bultzatzaileek presoen kolektiboaren giza eskubideen defentsan bildu nahi dutela adierazi zuten eta bergarar guztiei dei egin zieten antolatuko dituzten ekintzetan parte har dezaten. "Ezin ditugu begiak itxi espetxeetan gertatzen diren bidegabekerien aurrean. Plataforma guztion elkargunea izatea nahi dugu".

Horregatik, informazioa zabaltzea garrantzitsua dela uste dute eta hainbat idatzi banatu zituzten San Martin plazan. Bergararren ideiak eta iradokizunak ere jaso nahi dituzte, eta horretarako zenbait helbide eman zituzten:

Jorratzen plataformak egindako lehenengo deialdi horretan ehun bat lagun batu ziren. Argazkia ere atera zuten. Jorratzen plataformaren logoa irudikatu zuten argazkirako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.