Jolasleku ibiltaria abian

EduMendibil 2006ko mai. 11a, 21:34
Zazpigarren urtez, Jardun euskara elkarteak Jolasleku ibiltaria egitasmoa jarri du abian. Bereziki 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta euskal kantuen eta jolasen bidez, euskaraz gozatzeko baliabide egokiak eskaintzea eta, aldi berean, ahozkotasuna lantzea da helburua

Jolasleku ibiltariaren lehenbiziko saioa egubakoitzean (maiatzaren 12an), izango da Fraiskozurin, 17:00etatik 19:00etara. Hurrengo bi egubakoitzetan, ordu berean, Espoloian (hilaren 19an) eta Simon Arrietan (maiatzaren 26an) izango da Jolasleku ibiltaria.

Jolasak eta euskal kantuak

Hain zuzen ere, umeak eta gurasoak eta zaintzaileak ibiltzen diren tokietara eramango dute Jolasleku ibiltaria. Esan bezala, gaztetxoei zuzendutako jolasak antolatuko dituzte: soka saltoa, zapi jolasa, tortoloxak, baloiarekin jolasak.... Eta euskal kantuak abesteko aukera izango dute baita gaztetxoek: Lehoi baten bila, Epo! Itaitaie!, John Brown eta beste hainbat.

Begirale lanetan Ariane Alberdi, Leire Iruin, Olatz Larrañaga, Nerea Telleria eta Lorea Ugarte arituko dira. Jarduneko dinamizatzaile den Itxaso Mendizabalen arabera, iaz 50 ume inguru izan ziren saio bakoitzean, eta aurten antzeko kopuru bat izatea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak