Guztira 27 lan aurkeztu dituzte Pazko jaien egitaraua jasoko duen esku-programaren azal lehiaketara. Aurkeztutako batzuk ordenadorez eginda zeuden eta beste batzuk eskuz. Jasotako lan guztien artean, Ainhoa Larrañaga Gutierrezek eta Miren Santacruzek egindako lana izan da irabazlea. 600 euroko saria jaso dute.
Aurtengo Mendekoste jaiak datorren ekainaren 2an hasiko dira eta udalak ekainaren 2tik 11ra arteko egitaraua prestatu du. Hemen ikusi dezakezue Pazkoetako egitaraua.