Aurtengo Mendekoste jaietako zapi lehiaketa jarri du martxan Jardunek. Oinarriak dira:
- Bergaran erroldatuta edo bizi den edozeinek har dezake parte
- Ez dago adin mugarik
- Marrazkiak DIN A4an aurkeztu behar dira
- Marrazkien gaia: jaiekin lotura izatea (ez da onartuko edozein motatako droga kontsumoa bultzatzea)
- Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 12a da
- Lanetan ez dira egileen datuak jarriko, lema bakarrik (datuak kartazal itxi baten entregatuko dira)
- Jardun elkartera eraman behar dira marrazkiak, Errotalde jauregira.