Abian da "Jolasleku Ibiltaria" programa

Maider Arregi 2006ko maiatzaren 3a

Jardun euskara elkarteak zazpigarren urtez, "Jolasleku Ibiltaria" programa martxan jarri du. Ekintzak, bereziki umeak eta gurasoak biltzen diren guneetan egingo dira.

Helburua, 6-12 urte bitarteko umeei euskaraz jolas egiteko baliabide egokiak eskaintzea da. Hala, ahozkotasuna lantzea da asmoa.

Egitaraua

Maiatzaren 12an : pilotalekuan

Maiatzaren 19an: Espoloian

Maiatzaren 26an: Simon Arriet

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak