Bi kontzertu eman ditu Aritzeta Abesbatzak Asturiasen joan den asteburuan: Pola de Siero herriko eliza nagusian eman zuen lehena eta Ribadesellako parrokian bigarrena, Pola de Sieroko abesbatzarekin batera. Imanol Urtzelai eta Larraitz Agirreren zuzendaritzapean abestu zuten. Pola de Sieroko abesbatzarekin duten harremanaren ondorioz egin zuten bidaia.
Aritzetak hemengo jantziak jantzita abestu zuen eta Bergarako erreilenoak eta tostoiak eraman zituzten hemengo produktuak hangoei erakusteko.