Kale horretan hainbat lan egin behar dituztelako itxiko dute. San Pedro eta Irizar kaleetatik doazen ibilgailuak Burdinatera bideratuko dituzte, eta, hortaz, Barrenkale kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo dute; hala, San Martin plazan behera joango dira ibilgailuak.
Bestalde, Arruriagako zabor edukiontziak Arrese kantoira pasatuko dituzte datorren asteko egun horietan.