Gaztetxe martxa heldu da Bergarara

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko api. 28a, 12:41
Oñatitik eta Arrasatetik pasa zen atzo eta gaur goizean Bergarara heldu da. Soraluzera doa hemendik. Autogestioa da aldarrikapena.

Udanatik behera, Oñatira heldu zen atzo gaztetxe martxa 18:00etan. Sagardo dastatzea eta manifestazioa egin ostean, Arrasatera joan ziren. Han ekitaldia eta afaria izan zuten eta hantxe pasa zuten gaua gazteek. Gaur Bergarara heldu da martxa eta hemendik Soraluze aldera doa.

Mauletik Iruñara

Joan den egubakoitzean abiatu zen gaztetxe martxa Maulen eta domekan bukatuko da Iruñan. Eskualde bakoitzak berak erabaki du martxa nola igaro euran eskualdetik: toki batzuetan oinez, bestetan bizikletan eta bestetan garraio publikoan, Oñatitik Arrasatera, adibidez, Pesako autobusean joan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak