Bergara Hiria XXII. Argazki Lehiaketa deitu dute

Maider Arregi 2006ko api. 28a, 10:17

Izena emateko epea maiatzaren 23an amaitzen da. Argazkiak, zuri-beltzean edota koloretan aurkez daitezke. Euskadin bizi den edozein zaletuk har dezake parte argazki lehiaketan.

Oinarriak

Oinarriak

Gaia: librea

Lan kopurua: mota bakoitzeko lau argazki aurkeztu daitezke.

Aurkezpena: 40x50 zm-ko kartulinan aurkeztuko dira, formatu bertikalean. Lanen atzeko aldean, argazkiaren titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa eta hala bada, parte hartzen duen Argazki Elkartearen izena.

Erabakia: maiatzaren 27an hartuko du epaimahaiak

Sari banaketa: ekainaren 9an, 20:00etan Aroztegi aretoan.

Erakusketa: Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Bergarako Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai ekainaren 2tik 11ra bitartean. Lanak, erakusketa itxi eta 30 egunetan itzuliko dira.

Lanak udaletxera eraman daitezke edo bestela posta zertifikatuz bidali daitezke helbide honetara:

Bergarako Udala
Errotalde Kultur Etxea
Argazki Lehiaketa
20570 Bergara (Gipuzkoa)

Argibideak 943 76 30 90 telefonoan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak