Elkar komunikatzen ikasteko ikastaroa antolatu dute

Maider Arregi 2006ko apirilaren 26a

Elkar komunikatzeko, entzuteko eta asertibitate teknikak ikasteko tailerra antolatu du Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuak.

Bertan, arazoak konpontzeko, emozioak maneiatzen ikasteko edota autoestimua hobetzeko bidea erakusten da. Ikastaroa emakumeei zuzendurik dago.

Ikastaroa maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 2an amaituko da. Asteazken eta ostiraletan eskainiko da 15:00etatik 17:00etara bitartean kultura etxean.

Informazioa eta izenematea: 943 77 91 25 telefonoan edo Udaleko Gizarte Ongizateko sailean. Plaza mugatuak dira, eman izena lehenbailehen. Ikastaroa doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak