Zenbait ekitaldi Apirilean Musika zikloari amaiera emateko

Usoa Agirre 2006ko apirilaren 25a

Bergarako musika eskolak Apirilean Musika zikloari amaiera emateko zenbait emanaldi prestatu ditu: hitzaldia, ikus-entzunezkoa eta kontzertua. Bestalde, zabalik dago dagoeneko datorren ikasturterako matrikula egiteko epea.

Emanaldiak

Emanaldiak

Apirilak 26, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean kultura etxean.
Hitzaldia: "Ahots arazoak haurtzaroan: nola detektatu eta lagundu
Hizlaria: Mirari Perez Gaztelu mediku foniatra eta abeslaria.

Apirilak 28, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Bergarako musika eskolan:
Txirula majikoa, Mozarten operaren DVDko ikusentzunaldia

Apirilak 29, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, Mariaren Lagundiako elizan:
Capelladeses (Katalunia) musika eskolako taldeko kontzertua

Matrikulazio epea

Datorren ikasturtera begira matrikulazio kanpainarekin hasi dira musika eskolan. Aste honetan hasi eta ekainaren 15a bitartean egongo da aukera matrikula egiteko. Horretarako musika eskolara joan beharko da. Informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 76 57 80.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak