Bergara Hiria pilota txapelketa hasiko da gaur

EduMendibil 2006ko api. 18a, 19:25
Bergara Hiria txapelketa hasiko da gaur, martitzena, Udal Pilotalekuan. Txapelketaren 11. ekitaldia da aurtengoa eta ohikoa denez 22 urtetik azpiko pilotariak eta senior mailakoak izango dira lehian. Txapelketako finalak Pazkoetan jokatuko dira, ekainaren 5ean.

Senior mailako bi partidu jokatuko dira gaur, 19:30ean hasita. Lehenbizikoan Castillok eta Torrek Olaetxearen eta Jauregiren aurka jokatuko dute eta ondoren Belloso-Arruti eta Baez II.a-Bessonart bikoteak izango dira aurrez aurre.

Lehen partiduko irabazleek Gutierrez bergararrak eta Renobalesek osatutako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak final laurdenetan, maiatzaren 2an. Gaurko bigarren partidua irabazten dutenek Ander Muguruza bergararra eta Oteiza izango dituzte kontrario, maiatzaren 9an.

Senior mailan hamar bikote izango dira lehian eta 22 urtetik azpikoetan zortzi bikotek hartuko dute parte.

Ekainaren 5a bitartean martitzenero izango dira partiduak Bergarako Udal Pilotalekuan, 19:30ean. Sarrera doanekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak