Liburuaren nazioarteko eguna da apirilaren 23an eta hori ospatzeko, plazako arkupetara eramango dute udal liburutegia hilaren 22an eta 24an. Errotalde jauregian dagoen liburutegiko hainbat liburu jarriko dituzte plazako postuetan, jendeak ikusteko eta baita maileguan hartzeko ere. Ordutegia, liburutegiko bera izango du, 09:00etatik 21:00etara.