Mendekoste jaietan txosna jartzeko eskaera epea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko apirilaren 26a

Udaletxeko idazkaritzan egin behar da eskaere, maiatzaren 9a baino lehen.

Irabazteko asmorik ez duen herriko edozein taldek eskatu dezake baimena txosna jartzeko jaietan. Eta eskaera egiteko epea zabalik dago; maiatzaren 9a baino lehen egin behar da eskaera udaletxean.

Bestalde, Mendekoste jaietako egitaraua gorpuzten ari da poliki-poliki. Dagoeneko erabaki dute zein musika taldek joko duten txosna gunean. Koadrilen eguna ere astelehena izango da aurten eta bazkaria eta jolasak, behintzat, antolatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak