Hamar etxebizitza egingo dituzte Bereterio jauregian

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko apirilaren 12a

Eraikinaren fatxada mantendu egingo dute eta XVII eta XVIII mendeko ezaugarriak nabarmenduko dituzte.

Hamar etxebizitza egingo dituzte Masterreka 30 zenbakiko eraikinean, Bereterio jauregian. Eraikina bera ez dute tokiz mugituko. Kanpoaldea, fatxada, mantenduko dute, eraberritu egingo dute eta barruan egingo dituzte lanak. Eskumako aldean, zazpi garaje ere egingo dituzte eta baita berdegune bat ere hamar bizilagunendako. Aste Santu ostean hasiko dituzte lanak. Urte eta erdi inguru iraungo dute eta zirkulazioan arazorik ez dutela sortuko esan dute arduradunek.

XVII mendeko leihoak

Bereterio jauregiak XVII eta XVIII mendetako ezaugarriak ditu eta horiek guztiak mantendu egingo dituztela esan digu Jesus Laskurain Perezek, lanak egingo dituen Contratas y Obras Karubi enpresako teknikariak. "Eraikin horrek dituen benetako tarteak, hutsuneak, errespetatu egingo ditugu eta XVIIko leihoak ere mantendu egingo ditugu", gaineratu du.

Une honetan bi familia bizi dira eraikinean baina lanak hasi aurretik utzi beharko dute bizilekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak