IAT-ITVko langileek ez dute greba egin

Goiena 2006ko api. 11a, 12:54
Automobilen azterketa teknikoa egiteko enpresako langileek, IAT-ITVko langileek, bertan behera utzi dute gaurko eta biharko deituta zuten egun osoko greba.

Bergarako eta Gasteizko IATko langileek egin behar zuten gaur eta bihar greba. Azken orduan, baina, enpresak eskaintza bat egin die ITVko Bilboko, Gasteizko eta Bergarako kontzesioak dituzten hiru enpresetako langileei.

Soldatan KPIa gehi 0’3 eskaini die, urtean 19 ordu gutxiago, urtean 600 euroko bonoa (horietako 500 euro finkoak izango direnak). Datorren hilean abian jarriko den kontrataziorako mahai bat eratzea ere eskaini die enpresak. Enpresak eskainitakoa onartu egin da eta greba, beraz, bertan behera gelditu da.

Desadostasunak

Bergarako langileak ez daude ados enpresak eskainitakoarekin, baina Gasteizko eta Bilboko langileei lotuta daudenez, onartu behar izan dute eurek erabaki dutena.

Hala ere, Bergarako langileek ondo baloratu dute orain langile guztiak berdindu dituztela. Hau da, orain arte Bergarakoak ziren baldintza kaxkarrenak zituztenak. Orain berriz, guztiak berdinduta daude.

Horretaz gainera, ondo ikusten dute enpresarekin kontratazio mahai bat eratzea, besteak beste lan hitzarmena adosteko. Gainera, langileek azkar antolatu dute mahaiak lan egiteko egutegia. Datorren hilean, maiatzean hasiko da lanean. Hurrengo bilera irailean egingo dute, eta urtea amaitu baino lehen, azaroan eta abenduan ere batzartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak