Eskolak euskalduntzearen eta giltzurrun gaixoen aldeko sinadurak batuko dituzte erramu zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko api. 6a, 16:03
Eskolak euskalduntzearen aldeko 1000 sinadura batu gura dituzte Bergaran. Giltzurrun gaixoen elkarteak, sentsibilizazio kanpaina zabaldu gura du.

Bihar mahaiak jarriko dituzte kaleetan eskolak euskalduntzearen aldeko sinadurak batzeko: San Martin plazan, Muniben, Elementalaren ondoan, frontoian, Ibargarain eta Simon Arrietan, besteak beste. Une honetan, hiru ikasletik batek bakarrik daki euskaraz ikasketak bukatzean. 30.000 sinaduta batu gura dituzten Euskal Herrian maiatzaren 27a bitartean, 1.000, Bergaran. Dagoeneko 800etik gora lortu dituzte ikastetxeetan, lantegietan eta kalean. Herriko hainbat eragilek eman diote babesa ekimenari.

Giltzurrun gaixoen kanpaina

Bestalde, giltzurrunetako gaixoen aldeko sinadurak ere batuko dituzte, transplanteen sentsibilizazioa zabaltzekoo. Hauek Peñalba ondoan jarriko dute sinadurak biltzeko mahaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak