Herriko 100 lagunek baino gehiagok hartu dute euskaraz egiteko eta bizitzeko konpromisoa. Jardun, AEK eta Euskal Herrian Euskaraz taldeek elkarrekin egindako Berba kanpainaren lehen balorazioa da. Abenduaren hasieran abiatu zuten kanpaina. Orduan 30 lagunek eman zuten euren konpromisoa; harrez gero, etxez etxe eta herriko komertzioetan zabaldu dute ekimena eta 100etik gora lagun konprometitu dira guztira. Bergara euskalduntzen jarraituko dute hiru taldeek, euskararen normalizazioaren alde lanean