Matematikariaren hitzaldia
Jaime Garcia giza ordenagailuaren hitzaldia 19:00etan izango da, UNEDen. Kalkulagailua eramatea gomendatzen du matematikariak, bere kalkuluak hobeto jarraitzeko.
Behaketa
Hitzaldiaren ondoren, 21:00etan, Ilatargi taldekoek teleskopioak jarriko dituzte Bergarako Seminarioaren patioan eta zerua laino barik balego Ilargia eta Saturnoren eraztunak ikusteko aukera paregabea izango dute bertaratutako guztiek.