Zapatu arratsaldetan egingo dira jokoak:
- Herri jolasak
- Igerilekuetan frogak
- Sormena lantzeko frogak
- Bolo, toka, igela
- Orientazio froga
Taldeak: gutxienez 6 eta gehienez 8 lagunez osatuak izan beharko dira. Taldeak izen bat eduki beharko du eta partaideek koadrilako blusekin edo kolore bereko kamisetekin parte hartu beharko dute.
Prezioa: hiru euro laguneko. Jarduneko karneta dutenentzat doan
Sariak:
- 1. saria: egun pasa Gamarrara.
- Partehartzaile guztien artean opariak zozketatuko dira.
Izen-ematea: Ikastetxeetan edo Jardunen eman ahal izango da izena, maiatzaren 5a baino lehen.