Jaietako zapirako marrazki lehiaketa

Usoa Agirre 2006ko martxoaren 29a

Jaietan mahoizko zapiak aterako dituzte Jardun euskara elkartekoek. Zapian marrazki bat jarriko dute eta marrazkia aukeratzeko lehiaketa deitu dute.

Oinarriak

Oinarriak

  • Bergaran erroldatuta egon edo bizi den edozeinek har dezake parte.

  • Ez dago adin mugarik.
  • Marrazkia DIN A4an aurkeztu behar da.
  • Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoak (ez da onartuko edozein motatako droga kontsumoa bultzatzea).
  • Lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 12a izango da.
  • Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat bakarrik. Egilearen datuak (izen abizenak,adina, telefonoa, helbidea eta lanaren leloa) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den lelo berdina jarriko da.
  • Lanak ondorengo helbidera bidali:

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara
Posta elektronikoa: gaztejardun@topagunea.com

Saria

Irabazleak 60 euroko saria jasoko du eta epaimahaia Jarduneko gazte taldeak osatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak