Automobil enpresa batek Metagra saritu du

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 28a, 18:32
Egiten dituen autoendako finkagailuen kalitateagatik eman diote saria. 83 langilek dihardute Metagran.

Peugeot eta Citroën etxeetako automobilak egiten dituen SPA enpresak, Bergarako Metagra saritu du bere produkzio onagatik. Autoendako finkagailuak egiten dituzte Metagran eta horien kalitate ona saritu du SPA enpresak Poissyn egindako ekitaldian.

Metagra estanpazio hotzetan egindako piezetan da espezialdua eta produkzioaren %90a baino gehiago automobilen industriarako egiten du. Atzerriko multinazionalen hainbat eskari ere jaso ditu konplexu handiko piezak egiteko. Egun, barne antolaketa kudeatzeko inbertsio handia egin du, denbora gutxira enpresa handitu beharra egongo delako. Horretarako, biltegi automatizatua jartzen ari dira. Momentu honetan, 83 langilek dihardute Metagran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak