Bergarak ia 15.000 biztanlerekin hasi du urtea; 14.868 biztanle zituen, zehazki, urtarrilaren 1ean. Aurreko urtean baja gehiago egon ziren altak baino. Adibidez, 118 ume jaio ziren eta 172 lagun hil ziren. Etorkinak, berriz, 434 izan ziren, horietatik 260 atzerritik. Emigrazioak, 378 izan ziren, 108 atzerrira.
Datuak Gipuzkoako Estatistika Ordezkaritzari, Eustati emango dizkiote.