ETBko Mihiluze programara joan dira lehiakide moduan Iñigo Almorza, Igor Oruesagasti eta Aitor Muruamendiaraz. Zazpi proba egin dituzte bergararrek puntuak irabazteko eta finalerdira sartzeko: bertsoen errimak asmatu, mimika egin edota txisteak kontatu, besteak beste. Iparraldeko eta Oarsoaldeko taldeak izan dituzte aurkari. Bergararrek irabazten badute, finalerdia jokatuko dute eta finalera pasaten badira, 18.000 euro irabazteko aukera izango dute. Apirilaren 6an ikusiko ditugu telebistan.