Krabelin-Aitz alokatu gura dute

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko martxoaren 21a

Errentariak 100 euroko errenta ordainduko dio urtero Udalari, bost urtez; lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dute errenta.

Elorregi auzoan dagoen Krabelin-Aitz mendia errentan eman gura du Udalak abeltzaintzarako. Zaintzeak eta mantentze-lanak dituen kostuak kendu gura ditu horrela Udalak, eta lursailaren paisaiari irudi egokia eman. Mendiak 8.205 metro koadro ditu. Errenta bost urterako izango da eta beste bost urterako luzatu ahal izango dute. Errenta da 100 euro urteko gehi KPIaren igoera, eta epea pasatzen denean, errentari edo maizterrak Udalari itzuliko dio larrea, egin dituen hobekuntza eta guzti.

Kontratua lehiaketa ireki bidez adjudikatuko dute. Baldintzak jarri ditu dagoeneko Udalak: errentariak 60.000 euroko poliza bat kontratatu beharko du eta guztiei onartuko die horra heltzeko dauden bideak erabiltzea, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak