Presoen eskubideak bermatzeko talde irekia antolatzen dihardute

A.G. 2006ko mar. 20a, 09:58
Herritar talde batek egindako deialdi irekiari jarraiki, 30 bat lagun batu ziren eguenean Bergarako Pol-Pol mendi elkartearen erakusketa aretoan. Euskal presoen egoeraren bueltan batu ziren guztiak, eta asmo argiarekin: presook jasaten duten eskubideen urratzea salatzea eta haiek bermatzeko bideak irekitzea.

Horretarako, baina, "ahalik eta espektro ideologiko gehienetara" iritsi nahi dute, "sentsibilitate guztietara". Azken batean, "ahalik eta talde handien eta irekiena osatu ahal izateko".

Askotariko ideiak entzun ziren batzarrean, baina abiapuntu bera zuten guztiek: "Presoen egoeraren gainean badago gizartean kontzientzia, baina arrazoi askorengatik jendeak ez du ezer egiten: egoeraren politizazioa, ezker abertzalearen gaia den ustea... Horrek jendea atzera botatzen du".

Hortaz, egoera hori gainditu eta sentsibilizazioa aktibatzeko bideak aurkitu behar dituztela iritzi zuten. Baina nola egin mezua helarazteko eta sinesgarri izan dadin? Nola lortu jendea taldera hurbiltzea? Horixe izan zen batzarreko bigarren eztabaida-gaia. Batetik, ahoz ahokoaren garrantzia azpimarratu zuten, eta, bestetik, ekintza moduak aldatzea (ohiko bilkurak, manifestazioak...).

Hurrengo hitzordua hilaren 22rako jarri dute, 20:00etan, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak