Jaime Garcia matematikari ospetsuak erakustaldia egin du

Goiena 2006ko mar. 14a, 16:30
Kolonbiako Jaime Garcia matematikari ospetsua Bergarako Ipintza Institutuan izan da gaur, martxoak 14. Zur eta lur utzi ditu ikasleak bere erakustaldiarekin. Era ezberdineko ariketez osaturiko saioa egin du erakustaldian.

Bergarako Ipintza Institutuko ikasleek ez-ohiko bisita izan dute gaur: Jaime Garcia kolonbiarra izan da eurenean. Mundu osoan da ezaguna matematiketarako duen gaitasunagatik. Izan ere, oso denbora laburrean zailtasun handiko eragiketen emaitza kalkulatzeko gai da. Ipintzako ikasleek botatako zenbaki ezberdinen sinu, kosinu, tangente, kotangente, erro karratu edota logaritmoak kalkulatu ditu, dezimal guztiekin eta instantean bertan, ikasleek zenbaki osoa esaten bukatzerako ia.

Landutako gaitasuna

Azkarra da Jaime Garcia, baina dio duen gaitasuna landutakoa dela, ez jaiotzetik datorkion zerbait.

Egun batean, maisu batek abakoa maneiatzen irakatsi zien, ordea, eta gertakari hark ordura arteko ikuspegia aldarazi zion. Bitxia iruditu zitzaion oso eta etxera joandakoan halako bat egin zuen: eragiketa errazekin hasi eta zailagoekin jarraitu zuen.

Kalkuluak egiten onenak, gainerako materietan bezala, ekialdekoak direla dio: txinatarrak, japoniarrak, korearrak,… baina Jaime Garciak ez du haien inbidiarik: abakoa buruz ezagutzen du, baita milioi bat urtetako egutegiak ere. 5 Ginness errekor ditu, horietako bat irakurketa bakarrean 200 zenbaki memorizatzeagatik. Kontzentrazioa, diziplina eta logika dira gakoak. Jaime Garciak abiadura sinestezinean kalkulatzen ditu emaitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak