Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Departamentuaren arabera, epaimahaiak nabarmendu ditu Gallastegik inguru ekonomian egindako ekarpenak, batik bat, arrantzara aplikatutako eredu bioekonomikoen gainean egindako lan aitzindariak.
Horrekin batera, bergararrak jorratutako beste ikerketa arlo batzuk ere nabarmendu dituzte: euskal kontzertu ekonomikoaren inpaktua eta Europan sartzeak Euskadiren ekonomiarendako izan duen garrantzia, esaterako.
Hilaren 29an emango dio saria (36.000 euro) lehendakariak.